jueves, 26 de enero de 2017

RAPAREN HISTORIA II


Ongi etorria ematen dizuet raparen historiaren bigarren partera. Lehenengo partean raparen hasierari buruz hitz egin genuen. Gaur, Estatu Batuetako raparen aktualitateari buruz hitz egingo dugu.






Pertsonalki ez zait asko gustatzen rapa ingelesez, es dudalako oso ondo ulertzen, eta uste dut rapa letra entzuteko eta ulertzeko dela.

Hala ere, uste dut Estatu batuetako rapa oso garrantzitsua dela, hor hasi zen eta. Horregatik, gaur egungo rapero estatubatuar garrantzitsuenak ekarri dizkizuet, ziur ezagutzen dituzuela!




EMINEM


Marshall Bruce Mathers III, ezagunagoa Eminem izen artistikoaz (1972ko urriaren 17a), Detroitestatubatuar hip-hop abeslaria da. Bere arrakasta bere bigarren diskoarekin ailegatu zen: The Slim Shady LP. Gaur egun, 9 disko dauzka. Guztira, 155 milioi disko saldu ditu munduan.

Rap God abestia:







SNOOP DOGG


Calvin Cordozar Broadus, Jr., Long Beachen jaio zen1971ko urriaren 20an, Snoop Dogg izen artistikoaz ezagunagoa, estatubatuar hip-hop abeslari eta aktorea da. 12 disko atera ditu guztira.





Hemen bere abestia Smoke Weed Eveyday:










WIZ KHALIFA

Cameron Jibril Thomaz (MinotDakota del Norte;1987ko irailaren 8an), Wiz Khalifa, rapero, abeslari, konpositorea eta aktorea da. Bere lehenengo diskoa 2006an atera zuen, eta handik aurrera abesti gehiago egiten hasi zen, guztira 10 disko izan arte.



Bere abesti bat usten dizuet, Black and Yellow:







50 CENT                                                                                               



Curtis James Jackson III (Queens, Nueva York, 1975eko uztailaren 6an) , ere ezagutua 50 Cent izenarekin, rapero eta enpresaria da.10 disko egin ditu bere bizitzan.




Bere abestia,  In Da Club:




Hauek bakarrik rapero Estatubatuar batzuk dira, baina askoz eta askoz gehiago daude. Hurrengo egunean rapak Espainian egindako influentziari buruz hitz egin dugu. 

Agur bero bat!


martes, 24 de enero de 2017

Rafa Espino

Kaixo! Nik gehien gustuko dudan raperoari buruz hitz egingo dizuet: Rafa Espino.









Rafael Espino Redondo (Rafa Espino),  Hip Hopeko artista independientea,  Villanueva del Arzobispon (Jaén) jaio zen, 1993ko ekainaren 8an.







Bere lehenengo hip hopeko abestia 14 urtekin entzun zuenetik, misikarekiko interesa handituz joan da. Poesiak eta istorio laburrak idazten hasi zen, baina denborarekin hobetuz joan zen, eta bere lehenengo rap temak idatzi zituen.



Handik  bi urtera, bere lehenengo abestia grabatu zuen, 2009an, 16 urtekin. Idazten jarraitu zuen, eta azkenean bere lehengo maketa atera zuen 2011n: "Versos de oro"









Hemen bere lehengo maketaren abesti bat uzten dizuet, "Versos de oro" deitzen da, maketa bezala.












Urte bat pasa eta gero, Granadara joan zen, jarduera fisikoen eta kirolaren zientziak ikasteko. Han ere bere etxean grabatzen  zuen.
2012ko udan arakasta handia izan zuen, bere abestia "Buenos días princesa" dela eta.








2015ean bere lehengo diskoa atera zuen: "Eterno". Rafak musika-produktore bezala ere lan egiten du, autodidakta moduan ikasi du pianoa jotzen eta musika sortzen eta. Gainera, bere zigilu diskografikoa sortu du, "Be Eternal Music" izenarekin. Horrela, bere musika propioa sortu eta kudeatu ahal du.


                                                                      


Rafa Espinok oso abesti onak idatzi ditu, baina niretzat hoberena "Señala al cielo" da. Asko motibatzen dit abesti honek, bere letra oso ona delako.








Duela bi urte abesti hau atera zuela, eta
gaur egun jarraitzen dut entzuten lehengo
aldia izango balitz bezala.











Zure gustukoa izatea espero dut, beste batean beste artista bati buruz hitz egingo dugu. Agur!

jueves, 19 de enero de 2017

121 Krew elkarrizketa

Egun on! Gaur sekzio berri bat hasiko dut: Elkarrizketak. Eta hasiera ezin hobea izango du, ziur ezagutzen duzuen talde batekin: 121 Krew





121 Krew 2000 urtean jaio zen Bilbo eta Barakaldo artean. Talde kideak (Maisha, Rufo, Imanol, Hawa eta Endika) Euskal rapa nagusitu dute. 3 disko atera, eta kontzertu asko egin dituzte. Hemen uzten dizuet elkarrizketa:



Duela hamar urte pasatxo ekin zion bideari 121 Krew taldeak, Barakaldo zein Bilbo artean eta graffiti kolektibo gisa. Ondoren etorri zen hip-hop taldea sortzearena. Urteetan zehar, aldaketa batzuk izan dituzue taldean. Egun, zertan da 121 Krew-ren egoera?
Endika "Lahaine": Bai, esan duzun moduan 121 Krew graffiti talde bezala hasi zen. Baina denbora gutxira, indar guztiak musika arlora bideratu genituen. 12 urte pasa dira eta bidean taldeak aldaketa asko bizi izan ditu, gehienetan partaide berriak gehituz proiektura. Egun sei kide gara, rap taldeen artean nahiko arraroa dena. Honek erraztasunak ematen ditu kantuak sortzerako orduan idei pilo bat izaten direlako. Baina, aldi berean zaila egiten da talde handi bat aurrera ateratzea bakoitzak bere zeregin gehienak musikatik kanpo dituenean.

2011. urte hondarrean Hiriaren taupadak lana kaleratu zenuten MusikHerria kolektiboarekin. Zuen lanik borobilena dela esango nuke.
Endika "Lahaine": Egia esanda oso pozik gelditu gara emaitzarekin. Taldekide bakoitzak bere ideia zuen diskoaren inguruan eta azkenean emaitza guztion gustukoa izan da. Aipatzekoa da arlo honetan David Nanclares eta Unai Gonzalezek nahasketan eta masterizazioan egin duten lana

Duela bi urte kaleratu genuen Entzun! liburuan argitaratutako “Euskal rapa” erreportajean, Aritz Sound System-ek idatzi zuen euskara hutsez kaleratutako rap disko askorik ez zegoela (Selektah Kolektiboa, MAK, Norte Apache, 121 Krew...). Zorionez, egoera aldatzen ari da. Esan daiteke, poliki bada ere, euskal hiriak rap doinuekin taupadak egiten hasiak direla?
Maisha: Bai, halaxe da. Eta hain justu Aritz Sound Systemen lana ezinbestekoa izan da. Jendeak ez daki guzti hau aurrera eramateko egon den lana. Talde pilo bat agertu da azken bolada honetan. Haize berri horiek, etorkizunean Euskal Herrian hip hopa eta rocka parekatuko dituzte: entzule kopuruen artean, jarraitzaileen artean, musikari zaion errespetuari dagokionez ere... Gainera, talde berri horiek Aritz Sound Systemek egindako lan neketsu hori inoiz ez ahaztea gustatuko litzaidake. Euskal Herriko belarriak irekitzea ez baita lan erreza.
"Ez dut ulertzen nola den posiblea Euskal Herriko irrati gehienek Amerikako Estatu Batuetatik etorritako rapa pintxatzen duten (...), eta etxekoaz ahazten diren..."
Azken horrekin lotuta, Info7 irratiaren bitartez Rapherria, euskaraz abestutako rap abestien bilduman parte hartu duzue.
Endika "Lahaine": Oso ekimen polita iruditzen zaigu. Egia esanda ez genuen espero hainbat talde berri agertzea! Asko ezagutzen genituen aurrez, baina beste batzuk ez. Bilduma honek, raparen inguruan Euskal Herrian oinarri bat eratu dela argi uzten du, baina oraindik pausu asko gelditzen zaizkigu emateko. Zoritxarrez, ezin izango dugu bildumaren aurkezpen kontzertuetan parte hartu, hemendik gutxira 121 Krew-ek aurkeztuko duen ikuskizun berria prestatzen ibili gara eta.
Maisha: Endikaren hitzak nireak egiten ditut. Ordea, nire ustez euskarazko rapak duen MC-rik onena falta da bilduma horretan: Norzzone, alegia.
"Aritz Sound Systemen lana ezinbestekoa izan da. Jendeak ez daki guzti hau aurrera eramateko egon den lana. Talde pilo bat agertu da azken bolada honetan. Haize berri horiek, etorkizunean Euskal Herrian hip hopa eta rocka parekatuko dituzte: entzule kopuruen artean, jarraitzaileen artean, musikari zaion errespetuari dagokionez ere..."
Dena den, esan daiteke rap eszena zabaldu eta mardultzen doan arren, beste musika estiloek baino zailtasun gehiago izan ohi duzuela zuzenekoak lotzeko?
Maisha: Nire kasu konkretuan, rap baseak egiteaz aparte, dubstep, electro-hop, eta drum&bass musikak ekoizten ditut. Euskal Herrian jada oso kalitate altuko rapa egiten da gaur egun, hala eta guztiz ere oraindik kostatzen zaigu zabaltzea. Imajinatu dezakezu dubstep bezalako musika mota zabaltzeko egiten ditugun esfortzuen emaitza... Ez dut ulertzen nola den posiblea Euskal Herriko irrati gehienek Amerikako Estatu Batuetatik etorritako rapa pintxatzen duten, kanpotik etorritako housea eta electrohopa pintxatzen duten, eta etxekoaz ahazten diren... Ematen du Euskal Herrian bakarrik pop-rocka egiten dela.

Lehen bertso-rapa Negu Gorriak taldearen eskutik entzun genuen, baina gutxik izango du parte hartuta zuek baino bertso-rap saio gehiagotan. Nola sortu zen bertsoak eta rapa uztartzearen ideia hori?
Endika "Lahaine": Ideia Aritz Sound Systemena izan zen. Ez dira gutxi formatu honetan egin ditugun ikuskizunak. Dena den, aspalditik erabaki genuen horrelako gehiago ez egitea. Gurea gehienbat idaztea da, eta ez diogu bertsolaritzan inprobisazioari ematen zaion garrantzia bera ematen.
Maisha: Zaharra eta modernoa, baina biak euskarazkoak, batzeko asmotan egin genuen. Orain ordea gure musika aurrera eramaten saiatzen ari gara.

Etorkizun hurbilerako zein asmo du 121 Krew-ek?
Maisha: Kaleratu berria da Hiriaren Taupadak gure azken lana. Oso gustura egin dugu eta ilusio handia jarri dugu KD horretan. Diskoaren zuzenekoa prestatzeko asmoa dugu orain.
Endika "Lahaine": Horretaz aparte taldekide gehienok beste proiektu batzuetan murgilduta ere bagaude eta ia laster hauek aurkezteko moduan gauden!

Agurtu aurretik, beste zerbait gehitzerik nahi?
Maisha: Nahiz eta beharbada gureak ez izan, hiriaren taupadek esnatuko zaituztete guztiei. Eskerrik asko elkarrizketagatik eta besarkada handi bat musika estilo ezberdinen maitale guztiei.


Hemendik hartu dut elkarrizketa: Entzun! 121 Krew




miércoles, 18 de enero de 2017

RAPAREN HISTORIA I



Rap musika estilo bat da, hip-hop kulturarekin lotuta dagoena. 1970ean sortu zen, New Yorkeko beltz eta hispaniarren auzoetan.

                             


RAP siglak ingeleseko Rhythm and Poetry esalditik etortzen dira.Eta gastelaniaz Revolución Artística Popular.  Abeslariek errimak sortuz abesten dute.









Lehenengo "rapa", (ez guztiz, baina pentsatzen da hau lehengoa izan zela), The Jubalaires "Preacher and the Bear" izan zen, 1941ean sortua:



Lehenengoak izan ziren errimak egiten abesti beharrean.





Geroago, lehenengo raperoak ateratzen hasi ziren: Africa Bambaata, Grandmaster Flash and The Furious Five, Sugarhill Gang, Grand wizard Theodore, Kool Herc, Funky Four Plus One, Fab 5 Freddy, Busy Bee...




Africa Bambaata
Grandmaster Flash and The Furious Five


Busy Bee
Funky Four Plus One


Fab 5 Freddy



Sugarhill Gang


 Grand wizard Theodore
Kool Herc
                                                             

Haiei esker rapa asko nagusitu zen Estatu Batuetan, eta orain ezagutzen ditugun rapero oso famatuak atera ziren denborarekin. Haiei buruz hitz egingo beste egun batean!  


     AGUR BERO BAT!


jueves, 12 de enero de 2017

Nire ikaskideen blogak





Informatika klasean blogak egiten hasi gara, oso ariketa interesgarria. 

Hemen nire ikaskideen blogen helbideak utziko dizkizuet, bakoitzak gai batezko blogak egin ditu eta:

-Judithek oso gustuko du musika, batez ere dantza latinarrak (saltsa, merenge, bachata...). Horregatik, horri buruzko blog bat egin du:   Dantza latinarrak



-Davidek blog bitxia sortu du, oroimen sinestezinei buruzkoa. http://thememoryelrecuerdooroimena.blogspot.com.es/



-Ugaitzek oso gustukoa du abiadura, eta horregatik kotxei eta motoei buruzko bloga sortu du: Pasion Motor



-Kaietzek munduko leku harrigarriei buruzko bloga egin du, eta gizakiok eragiten ditugun hondamenak ikusteko : Munduko leku harrigarriak



-Alfredori asko gustatzen zaizkio kotxeak, eta hauei buruzko blog bat sortu du, kotxei buruz dakien guztia partekatu nahi du: Bugak 33



-Ikerrek saskibaloia maite du, urte asko darama jolasten eta. Horri buruzko bloga sortu du: Billy & basket



-Nayrak modarekin zerikusia duen guztia maite du. Hau dela eta, modari buruzko bloga sortu du, eta bere argazki propioak ere igoko ditu han: Heroes



-Iñakik oso gustuko du turismoa, eta horri buruzko blog bat sortu du. Han, puntu turistiko nabarienak erakutsiko ditu: Iñakirekin bidaiatzen





                                                   Zure gustokoak izatea espero dut!




martes, 10 de enero de 2017

Ongi etorri!

RAP

Kaixo! Nire izena Sandra da, 16 urte ditut eta Bilbokoa naiz.


Hau rap-eko blog bat da, konkretuki gastelaniazko eta euskarazko rap bloga. Nik gustuko ditudan artisteei buruzko informazioa eta abestiak bilduko ditut (kontzertuak, bitxikeriak...). Raparen historia ere kontatuko dizuet, pausoz pauso. Nik bezala rapa gustuko baduzu, hau zure bloga da.




Zure gustukoa izatea espero dut!